Zerbitzuak

Bermeoko gida eta ekimenak

Bermeoko Gida Bermeoko App Berria

Bermeoko Udalak, Bermeoko Gida aplikazioa eguneratu du, herriaren inguruko ekimenak, jaiak, informazio baliogarria, lo egiteko lekuak, jatetxeak…eta beste hainbat informazio herritarrak zein bisitariak uneoro eskura izan ditzaten Smartphone edo telefono mugikor berrietan.

Aplikazioa Smartphonetara egokitzeaz gain, edukia ere gaineratu dute, “Jaiak eta Ekimenak” sail berriarekin, bertan jaietako egitaraua eta beste hainbeste jardueren gaineko informazioa eguneratuta eta eskura aurkitu du erabiltzaileak.

Turismo Bulegoan, Liburutegian eta Kultura Etxean Wifi Informazioguneak ere gaineratu dira, Interneterako sarbidea eskeini eta aplikazioa jaisteko modua izan dezan erabiltzaileak.

Nola lortu Bermeoko Aplikazioa

  • Mugikorrean bermeo.batuin.mobi helbidean sartuz.
  • QR kode bitartez jaitsi daiteke, kodea mugikorretik eskaneatuta.
  • Smartphone-a baduzu, App Store eta Google Play-en eskuragarri dago “Bermeoko Udala” aplikazioa.
  • Bluetooth InformazioGuneetan: Turismo Bulegoa, Liburutegian eta Kultura Etxean.

Aplikazinoa Iphone eta Android-entzat eskuragarri izango dute herritarrak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0