Prentsa

Prentsa

Morga harategiak irabazi du aurten ere Bermeoko odoloste txapelketa

Aurten ere Mungiara joan da Bermeoko Udalaren Odoloste Txapelketaren lehenengo saria. Andeko Tabernak Bermeoko Udalaren laguntzagaz txapelketa antolatzen duen 16. aldia izan da. Epaimahaiaren arabera, Mungiko Morga harategiak egiten duen buzkentza izan da gozoena. Bigarren aldiz jarraian jaso dute Bermeon lehenengo saria.

Loiuko harategiarentzat izan da gaurko bigarren saria, eta hirugarrena, berriz, Bermeoko Anaiak harategiak jaso du. Bi horiek, hala ere, ez dira sari banaketan egon.

25 harategik parte hartu dute gaur goizean egin duten odoloste txapelketan. Bermeo, Mungia, Gernika-Lumo, Zornotza eta Loiuko buzkentzak izan dira lehian.

Urtero legez, gaur Lameran egon den azokaren baitako erakusmahaien arteko politena ere aukeratu eta saritu dute. Aurten ere, Bermeoko Barturen harategiak jarritakoak jaso du izendapena.

San Martin eguna atzo izan bazen ere, gaur ospatu dute Bermeon; Baserri giroko azoka hartu du Lamerak. Tarteka euria egin duen arren, eguerdi aldera, jendez bete da Lamera. Txerrikia eskuratzeko aukera eman duten zortzi harategiez gain, San Martin azokara bertaratu direnek beste hainbat gauza eduki dituzte aukeran: Ogia, euskal pastela, gazta, txakolina, eztia, patea… Bestalde, taloa eta txorizoa dastatzeko aukera ere egon da.

HITZA

13 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0