Prentsa

Prentsa

Dantza alardeari hutsik egin barik

Urteroko hitzorduaren zain dagoenari dagokion legez, dantzari egunagaz bat egin dute Busturialdeko eta Bakioko dantzari nagusiek ere. Gautegiz Arteagan bildu dira aurten, Artie taldearen 30. urteurrena ospatuz.Hiru hamarkada bete ditu Gautegiz Arteagako Artie dantza taldeak, eta 30. urteurrena ospatzeko, Busturialdeko zein Bakioko dantza taldeak ondoan eduki zituen zapatuan. Zortzi talde eta ehunka dantzari bildu zituen Busturialdeko Dantzari Nagusien Egunak herri horretako frontoian.
Aretxederreta Kultur Etxean elkartu, eta kalejiran joan ziren dantzariak frontoira. Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gernika-Lumoko Elai-Alai, Ajangizko Artxube, Gautegiz Arteagako Artie eta Bakioko Itxas Alde dantza taldeek parte hartu zuten ekitaldian.
Agurra dantzatuz eman zioten hasiera ekitaldiari, eta Boastitzea, Gipuzkoako dantzak, Dantzari dantza eta Ziekoko dantzak egin zituzten ondoren, alarde modura.
Eta horren ostean, dantza talde bakoitzak, banan-banan, dantzari nagusien egunerako beren-beregi prestatutako dantza erakutsi zuen bertan bildutakoen aurrean.
Saioari amaiera borobila emateko, Txapeloaz dantzatu zuten talde denek alkarregaz.
Saioaren ostean, afaritarako bildu ziren dantzariak.

HITZA

15 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0