Prentsa

Prentsa

Laneratzeko laguntza jasoko dute 15 gaztek aurten ere

Txertatu Merkatuan proiektua langabezian dauden eta gehienezko prestakuntza Erdi Mailako Lanbide Heziketa daukatenei dago zuzendutaAurten ere, 15 gaztek parte hartuko dute Bermeon, Txertatu Merkatuan proiektuan. Aipatu proiektua langabezian dauden eta gehienezko prestakuntza Erdi Mailako Lanbide Heziketa duten 16 eta 29 urte arteko gazteei dago zuzenduta.
Txertatu Merkatuan proiektuaren bitartez, gazteei laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukerak eskaini nahi dizkietela azaldu dute. Bermeon, abenduaren 15ean hasiko dira proiektuagaz, eta maiatzera arte luzatuko dute.
Irune Ormaetxea Behargintzako zinegotzi arduradunak azaldu duenez, programa berritzailea da, eta parte hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta zaletasunak hartzen ditu oinarritzat, "horien jakintzak egituratzeko eta lan profil bat eraikitzeko". Txertatu Merkatuan proiektuaren helburua pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea da, eta hori lortzeko metodologia berritzaileak erabiltzen dituzte.
Modu horretan, Txertatu Merkatuan programak parte hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen du, eta honako bi fasetan garatzen da: Egokitu eta Trebatu.
Banaka eta taldeka
Egokitu fasea gizarteratzeko eta lan aktibaziorako laguntza prozesuaren hasiera da. Programak gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze prozesu bat hasten du, parte hartzaileek egunero egiten dituen jardueren identifikazioaren bidez. Fase horretan, banaka eta taldeka lan egingo dute parte hartzaileek. 110 orduko prestakuntza edukiko dute.
Trebatu fasea luzeagoa da, 270 ordukoa da, horietatik 90 praktikoak izango dira. Horretan, Merkataritzako Jarduera lagungarriak ziurtagiri profesionala eskuratzeko aukera edukiko dute.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen den proiektua da, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %91,89an.

HITZA

07 / 12 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0