Prentsa

Prentsa

Bermeo, Gernika eta Lekeition Kerik Gabeko Astea ospatuko dute

Martxa egingo dute barikuan Bermeon, eta elkarretaratzea, Gernikan. Lekeition mahai informatiboak jarriko dituzte. Parte hartzeko deia egin diete herritarreiTabakoaren Kerik Gabeko Astea ospatuko dute maiatzaren 25etik 31ra Tipi-tapa Osasunaren bila! lelopean, eta horretarako, ekintza ugari antolatu ditu Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuak (ESI). Barikuan, esaterako, herri ibilaldia egingo dute Bermeon eta elkarretaratzea Gernika-Lumon. Herritarrei dei egin die parte hartzera.
Bermeon atzo aurkeztu zuten herri ibilaldia Jone Aretxederreta Bermeoko Osasun Zentroko mediku eta ordezkariak, Koro Garmendia eta Raquel Garaye Osasun Publikoko ordezkariak eta Benito Ibarrolaza Gizarte Ongizate Udal Patronatuko presidente eragileak.
Azaldu zutenez, tabakoaren kea arnasteak dituen kalteez kontzientziatzeko eta gazteak erretzen ez daitezen hasi antolatu du Bermeoko Osasunaren Tokiko Sareak martxa. 13:00etan hasiko da, kultur etxe eta Musika Eskola alboko aterpean, eta Lameraraino abiatuko dira, han elkarretaratzea egiteko.
"Tabakismoa adikzioak sortzen dituen gaixotasuna da, eragin sozialak eta osasun eraginak dituena eta saihestu daitezkeen gaixotasunen eta heriotzen arrazoi nagusia mundu guztian". Aretxederretak dioenez, "tabakoaren aurkako borroka oso garrantzitsua da, osasuna babesteko ardatz bat". Jendearengana hurreratu nahi dute ibilaldiagaz, "Bermeon tabakoaren kontra egiteko zer eskaini erakusteko".
Laguntza, eskuragarri
Era berean, osasun zentroek tabakoa erretzeko ohitura kentzeko tresnak dituztela gogoratu dute: "Banakako saioak egiten ditugu profesionalekin, eta urtean birritan edo hirutan taldeko saioak antolatzen ditugu, eta horietan 10-15 pertsonako taldeekin zortzi saio egiten ditugu urtean". Bermeoren kasuan, iaz 36 herritarrek hasi zuten tabakoa uzteko prozesua, eta %30ak tabakoa utzi dutela ziurtatu dute.
Gernikaldeako Lehen Arreta Unitateak Gernikako osasun zentroagaz batera deitu du elkarretaratzea. Osasun etxe aurrean jarri dute ordua 14:00etan, eta ordu erdiz egongo dira bertan. Hala, tarte horretan, erretzeari uzten laguntzeko tokian tokiko informazioa eman eta zalantzak argitzeko aukera egongo da.
Lekeition, aldiz, osasun etxearen aurrean mahai informatiboak jarriko dituzte.

HITZA

23 / 05 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0