Prentsa

Prentsa

Hiru gizon atxilotu dituzte Bermeon, etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 26, 40 eta 42 urteko hiru gizonezko atxilotu zituzten asteazkenean Bermeon (Bizkaia), etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Bermeon etxebizitzetako lapurretei aurrea hartzeko planaren baitan egiten ari diren jardueren esparruan, asteazken arratsaldeko 17:30 aldera, kalez jantzita zebiltzan ertzain batzuei susmagarria iruditu zitzaien eraikin baten portalaren aurrean zeuden bi gizonezkoren jarrera, eta haien urratsak kontrolatzea erabaki zuten. Agenteak konturatu ziren beste pertsona bat atariaren aurreko autobus geltokian zelatan zegoela, eta beste bi gizonezkoen konplizea zela pentsatu zuten.
Lehenengo bi gizonezkoak eraikinera sartu zirenean, zaintza lanetan ari zena identifikatzea erabaki zuten. Handik laster iritsi ziren agenteek eskatutako errefortzuak, eta higiezinean sartu zirenean, bi susmagarriak aurkitu zituzten hirugarren solairuan. Susmagarriek ez zuten azaltzen jakin bertan zertan ari ziren, eta bati bihurkin bat aurkitu zioten. Jarraian, etxebizitzen blokea miatu zutenean, koskak topatu zituzten etxebizitza bateko atean, sarrailaren parean. Agenteek egiaztatu zuten markak bat zetozela aurkitu zieten bihurkinarekin.
Atxilotuak 26, 40 eta 42 urteko hiru gizonezko dira, eta dagozkion polizia eginbideak amaitu ondoren, epailearen aurrera eraman zituzten.

EUROPAPRESS

16 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0