Prentsa

Prentsa

Hiru gizonezko atxilotu dituzte, lapurreta saiakera leporatuta

Segurtasun Sailak atzo jakitera eman duenez, Ertzaintzak 26, 40 eta 42 urteko hiru gizonezko atxilotu zituen eguaztenean, Bermeon, ustez etxe bateko sarraila indarrez ireki eta lapurreta egiten saiatzeagatik.
17:30ak aldera zibilez jantzitako ertzainek bi gizonezko eraikin bateko atari aurrean "jarrera susmagarrian" ikusi, eta jarraitzea erabaki zuten. Beste gizonezko bat ikusi zuten eraikin aurreko autobus geltokian zelatan; bi susmagarrien laguntzailea.
Lehenengo biak eraikin barrura sartu zirenean, zelatatze lanak egiten ari zena identifikatu zuten. Agenteek laguntza eskatu zuten, eta kideak agertu ostean, eraikinera sartu ziren. Bi gizonezkoak hirugarren solairuan aurkitu zituzten. Ertzaintzak azaldu duenez, "susmagarriek ez zuten egiten ari zirenaren zentzuzko azalpenik eman".
Batek bihurkin bat zuela ikusi zuten agenteek, eta eraikina arakatzen zebiltzala, etxebizitza bateko atean koskak ikusi zituzten, bihurkinaren forma berekoak.
Segurtasun Sailak adierazi dutenez, atxilotuak epailearen aurrera eramango dituzte izapideak bete ondoren.

HITZA

16 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0