Prentsa

Prentsa

Busturialdeko 309 gaztek parte hartu dabe enpleguari lotutako programetan

Lan merkaturako atea zabaltzea de ikastaroen helburua. / M. S.Lan merkatuan sartzeko laguntza eskatzen dauen 'Lana bilatzea lana da' formakuntza saioa arrakastatsuena izan zan, igez
Busturialdeko Udaletako Gazte Zerbitzuek -Bermeo, Gernika, Arratzu, Ereño, Forua, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta- 14 urtetik 35 urtera bitarteko gazteei zuzendutako hainbat formakuntza programa sustatu ebezan igez, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. Horreen artean, 'Lana bilatzea, lana da' izendun programa izan zan arrakastatsuena. Izan be, eskualdeko 18 eta 35 urte bitarteko 309 gazte parte hartu eben horretan.
Egitasmoaren helburua da lan barik dagozan gazteei edo oraindino lan merkatuan sartzeko dagozenei laguntza prestatzea "eta baita ekintzailetza sustatzea be bai", azaldu dabe programaren bultzatzaileek. Horretarako, Enpresa-ideien lehiaketa antolatu da urtero Busturialdean. Igez burutu zan bostgarren ediziora, hain zuzen be, 13 proiektu aurkeztu ziran.
Bertako gazteen artean harrera handia daukan beste programa bat da Gaztedi Bekak deritxena. "Inolako lan esperientziarik ez dauken 18 urtetik 25 urtera bitarteko gazteei aukera emoten deutse eskualdeko enpresetan formakuntza eskuratzeko", azaldu dabe beren mamia. Bekadun %85a, bestalde, "lan kontratu bitartez hainbat erakunderen langile-zerrendetan sartu ahal izan dira", ziurtatu dabe.
Formakuntza ikastaroei jagokenez, Keinu-hizkuntza eta Psikomotrizitatea izendunak hasietako aurreikuspenak gainditu ebezan. Dana dala, horreza ganera, gazteentzako beste formakuntza ikastaro gehiago be antolatu izan ziran 2018an. Horreen artean, logistika, komunikazioa, marketina edo sare sozialetan arriskuak ekiditeko ikastaroa, hain zuzen be. "Azken honek 236 ikasle izan zituen, 14 urtetik 16 urtera bitartekoak", zehaztu dabe.

EL CORREO

20 / 02 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0