Prensa

Prensa

Elkartasuna adierazteko argien bidea piztu dute Gaztelugatxen

Erreferenduma delitua ez dela aldarrikatzeko ekimena egin zuen atzo Gure Eskuk Bermeon. Anboton, Txindokin, Karakaten, Urduñan, Lekeition eta Deban ere antzeko egitasmoak egin zituzten.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko hainbat ekimen burutu zituzten atzo Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan zehar. Anboton, Txindokin, Karakaten, Urduñan, Lekeition eta Deban egindako ekimenekin batera, Gure Eskuk Bermeoko Gaztelugatxe argitu egin zuen eguzkia sartzerakoan.

Ekimenagaz “mezu argi bat” zabaldu gura izan zuten mugimendukoek: Gaztelugatxetik mundu osora erreferenduma delitua ez dela aldarrikatzeko mezua zabaltzea.  

Ehunka lagun bildu ziren arratsaldean Gaztelugatxerako bidean. Gehienak, linternak, frontalak edo bestelako argiztatzeko objektuak hartuta baselizan edo bertara heltzeko eskaileretan geratu ziren iluntzearen zain. Hori itxaroten zeudela, Gure Eskukoek pankarta erraldoia jarri zuten Gaztelugatxeko baseliza ondoan, eta bitartean asko eta asko Gure Eskuk antolatutako ekimena ikusteko zain geratu ziren inguruetan. Gaua heltzean giza ilara luzea osatu zuten, eta kate horretan parte hartu zuen bakoitzak zerua argiztatzeari ekin zion aipatutako mezua zabaltzeko asmoagaz.

HITZA

28 / 10 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0