Prensa

Prensa

Portuko lana erakusgai

Eguneroko lana dute, nekeza eta gogorra. Baxurako ontziak porturatzen hasten da euren beharra. Hamarkada luzetako esperientzia duten Mari Carmen Sañudo Solis, Josefi Suarez Martin, Maria Angeles Martin Gonzalez, Ana Rosa Ispizua Bilbao eta Juani Maceira Luacesek jakin badakite zer den lehorrean dauden itsasoko langileak izatea. Eta, “diber-tzifikatze” aldera, euren lana erakusten duen bisita gidatuak eskaintzen dituzte orain dela urtebete. Ekimena arrakastatsua izan da, eta horrexegatik izan dira sarituak. Gijonen ospatu zen Arrantza sektoreko Espainiako Emakumeen Sarearen azken bileran euren beharraren ordaina jaso dute. “Baina ordain hoberik bada, gu bisitatzen etortzen direnek gustura egotea” dela diote.
Erakunde publikoek eman zieten lehen aupada. Eta olatu ona hartu zutela ezin da ukatu. “Lehen egunetan zera pentsatzen genuen... gida turistikoak izatea gu? Ez da posible izango”. Baina pixkanaka-pixkanaka “eta egiten duguna erakutsiz, aurrera egin dugu”. Izan ere, eta datu aspergarrietatik aparte, hainbat detailez jositako kontakizuna egiten dute, ordu eta erdiko bisitan. “Ez diegu historia kontatzen, baizik eta zelan aritzen garen, aintzinako egoera aurkezten dugu, Bermeoko arrantzaren istorioak, elikatze-katea, sareak josten irakasten diegu...”. Eta baita arraina nola tratatzen duten ere, “garrantzitsua delako datorrenari zer produkturekin ibiltzen garen esplikatzea. Eta kalitate zigiluetaz aritzea ere”. Nola ez, “neskatilen eta sareginen lana erakusten dugu, Kofradian, bertatik bertara”.
“Pozez” hartu dute saria bermeotar emakumeek. Gizon eta emakumeen arteko arrakala - Itsas Erreximeneko lan-baldintzei dagokienez batipat- lehuntzen diharduten artean, “bisitak gure lana konplementatzeko” direla diote. Itsas-sektorearen egoera makala da- “baxurako 300 ontzitik 26ra pasatu gara”- eta egiten dutena “gogoz” egiten dutela diote. Denek parte hartzen dute bisitetan, “bakoitzak bere egitekoak azaltzen ditu”, eta ostean mokautxoa ere eskaintzen dute. “Bisitari batzuk bota egin behar izaten ditugu...”, diote irrifarrez.
“Esperientzia ona izaten ari dela” azaldu dute, facebooken ere ireki dutelarrik euren orrialdea. Bizi Bermeo delako egitasmoan oinarrituta, uztailean eta abuztuan “hiru asteburutan 200dik gora pertsona izan ditugu. Ez genuen horrelakorik espero, baina pozik gaude lortutako oihartzunarekin”. Atzokoan bisita izan zuten -Turismo Bulegoarekin egiten dute lan- eta etorkizunean “gehiago izatea” espero dute.

DEIA

18 / 11 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0