Prentsa

Prentsa

Norez talde feminista aurkeztuko dute etzi, jai giroan

"Ezustekoz beteriko gaua" eskainiko dute. Desobedientziaz eta autodefentsaz orain artekoa deseraiki eta boteretzeko asmoa azaldu dute taldeko kideekBermeoko Norez kolektibo ekintzaile feministak aurkezpen ekitaldia egingo du zapatuan, eta Bermeoko Kapillan 21:00etan jarri du ordua.
Aurkezpena egiteagaz batera, hiru kontzertu eskainiko dituzte: gauari hasiera Chocolate Remix talde argentinarrak emango dio. Ondoren, Tarantistak bikotea eta Maripily DJa izango dira gaua girotzeko ordezkoa hartuko dutenak. Horrez gain, "ezustekoz beteriko gaua" izatea espero dute talde feministakoek, eta horretarako, performance-a eta bestelako ekintzak prestatu dituzte. 5 euroko sarrera ordaindu beharko da.
Beste alde batetik, talde feministakoek kolektiboa ezagutzera emateko bideo bat argitaratu dute. Bertan azaltzen dutenez, "behin eta berriroko indarkeriei planto egitea" da bilatzen duten helburuetako bat.
"Desobedientziaz eta autodefentsaz orain artekoa deseraiki eta garen honetan boteretzeko" asmoa azaldu dute talde feministakoek, baita "kontrara" aritzeko gogoa ere.
Sareginek-en ondarea
Norez talde feminista Sareginek Bermeoko feministen sarea desegin ostean sortutako taldea da. Hamar urteko ibilbidean, Sareginek Bermeon feminismoari leku bat egin zion, gai ugari landuz: emakumeen kontrako erasoen prebentzioa eta salaketa, abortuaren eskubidearen aldeko aldarrikapena edo transexualitateari buruzko jardunaldiak.
Oraindik talde feminista sortzeko arrazoi izan ziren kezka eta ikuspegiak mantentzen direla ikusita, feministen sarekoak bi proiektu desberdinetan banatzea erabaki zuten: zapatuan aurkeztuko den Norez taldea eta Sorginorratz proiektua.

HITZA

19 / 04 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0