Prentsa

Prentsa

Parke bio-osasungarriei buruzko ikastaroak ematen hasi dira

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, parke bio-osasungarriak behar bezala erabiltzen irakasten ari dira Bizkaiko hainbat herritan, tartean Bermeon, Ondarroan eta Markina-Xemeinen.
Ikastaroak asteon hasi dira, eta ekain bukaerara bitartean egingo dira; zortzi saio egingo dituzte. Taldeak osatuta egon arren, interesa duten herritarrek udaletxeetan izena eman ahal dutela esan dute aldundiko ordezkariek.
20.000 biztanletik beherako Bizkaiko 13 udalerritan ari dira saioak egiten, prestatzaile espezializatuen gidaritzapean, eta doakoak dira.
Ekimen horren bidez, azken urteetan egin legez, aldundiak parke bio-osasungarrien erabilera bultzatu nahi du. "Parke bio-osasungarriak pertsona nagusiei zuzendutako ariketa fisikoaren jardun osasungarrirako lanabesak dira, eta horiek bultzatu nahi ditugu". Teknikariek ariketak egiteko makinak zelan erabili behar diren azalduko diete herritarrei.
Saioak ordubete ingurukoak dira, eta taldeak gutxienez bost pertsonakoak izan behar dira gehienez 20 pertsona.
Osasunera Kirolaren Bidez
Bermeogaz, Ondarroagaz eta Markina-Xemeinegaz batera, ondoko herrietan dago martxan egitasmoa: Elorrio, Ermua, Zaldibar, Berriz, Berango, Etxebarri, Abanto Zierbena, Arrigorriaga (Abusu) eta Lemoa.
Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiaren Osasunera Kirolaren Bidez egitasmoaren baitakoa da, eta bizkaitarren artean bizimodu osasuntsurako ohiturak bultzatzea du helburu. "Zentzu horretan, parke bio-osasungarri gehiago ipini ditugu, ariketa leuna modu erakargarrian egitea ahalbidetzeko".

HITZA

16 / 05 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0