Prentsa

Prentsa

Ia 90 dantzari hartu ditu Alkartasunaren urteko ekitaldiak

"Giro polita" sortu zen zapatuan Bermeoko Artza frontoian, herriko Alkartasuna Dantza Taldearen urteko dantza ekitaldian. Eguraldia lagun izan zuten, eta horrek Lamera inguruan kalejira txikitxo bat egiteko aukera ahalbidetu zuen. 20:00etan, berriz, ekitaldiari hasiera eman zioten frontoian. Taldeko 80-90 bat dantzarik parte hartu zuten; 5 urtetik 14 urtera artekoek.
Harmailetatik jarraitu zuten ikusleek dantzariek eskainitako saioa. Hala, bertaratutakoek Euskal Herriko dantza ugari ikusteko aukera izan zuten, eta dantzariek, aldiz, urte osoan egindako lana erakusteko aukera aprobetxatu zuten.
Herriaren aurrean dantza egiteak "urduri" samar jartzen ditu dantzariak urteko ekitaldian; hala eta guztiz ere, "dena ondo" atera zela azaldu dute dantza taldekoek.
Urduritasunak urduritasun, bai dantzariak zein bertaratutakoak "pozik" geratu ziren Lapurdiko polkekin hasi eta gainontzeko probintzietara salto eginez hamaika dantza erakutsi zituen ekitaldiagaz.

HITZA

16 / 05 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0