Prentsa

Prentsa

Bermibusa osasun etxearen parean geldituko da aste honetatik aurrera

Bermeotarren "irisgarritasuna eta mugikortasuna hobeto bermatzeko" helburuagaz egin dute aldaketa. "Kalitatezko zerbitzua" eskaini nahi dutela dio Benito Ibarrolaza alkateordeakAste honetatik aurrera, San Juan portalean gelditu beharrean, osasun etxearen parean geldituko da Bermeoko autobusa, bertara doazen herritarren "iriste erraztasuna eta mugikortasuna hobeto bermatzeko".
Izan ere, geltoki horretan gelditzen diren erabiltzaile asko osasun etxera joaten dira, eta batzuek mugikortasuna murriztuta daukate. Bermeoko Udalak "herritarren eskaerak eta beharrizanak kontuan hartuta" erabaki du aldaketa hori egitea Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez. Helburu nagusia "kalitatezko zerbitzua eskaintzea" dela azpimarratu du.
Horrez gain, ingurumena zaintzeko eta zirkulazioa saihesteko, Aritzatxu hondartzara joateko autoa erabili beharrean autobusa erabiltzeko eskaera egin die herritarrei Ibarrolazak. Hori eginez, "gutxiago kutsatu" eta guztien artean "ingurua zaintzen" dela adierazi du.
Aritzatxura joateko Bermibusa erabiltzea "oso erosoa" dela nabarmendu du alkateordeak: "Hondartzatik oso gertu dauka geltokia, eta garraio publikoa erabiliz ez da aparkalekurik bilatu behar". Hortaz, autobusa dagoen egunetan Aritzatxura joateko Bermibusa erabiltzera deitu ditu herritar guztiak.
Bermibusek astelehenetik barikura 07:45etik 14:15era eta 16:45etik 19:15era bitartean eta zapatuetan 08:45etik 13:15era eskaintzen du zerbitzua ordu erdiro. Lameratik laurdenetan eta laurden gutxiagotan irteten da, eta domeketan ez da egoten autobus zerbitzurik.
Txartel sistema
Bermibusek txartel sistemaren bidez funtzionatzen duela gogoratu du. Txartelak ordainketa prozesua errazten duela eta hainbat abantaila eskaintzen dituela azaldu du: adibidez, txartelagaz bidaia arruntaren salneurria 0,70 eurokoa da, ohiko txartelak balio duen euroaren kontrara. Ez hori bakarrik, jubilatu, langabetu, %65eko edo gehiagoko aniztasun fisiko, psikiko edota sentsoriala dutenek eta familia ugariek hobariak dituzte, eta bidaia 0,50 eurokoa da beraientzat. Txartela behar dute horretarako.
Txartelek bi euroko prezioa daukate, eta autobusean bertan eskuratu daitezke. Hala eta guztiz ere, hobariak dituztenek Berhaz bulegoan eskuratu beharko dute, dagokien dokumentazioa aurkeztu ondoren.
4 urtera arteko umeek ez dutela tasarik ordaindu behar ere gogoratu du, eta erabiltzaile guztiei txartela egiteko gomendatu die, bidaiak merkeagoak ez eze, bidaiarientzat zein gidarientzat ere erosoagoak direlako.

HITZA

10 / 07 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0