Prentsa

Prentsa

Euskadiko merkatari txikiek salmentak mantentzea lortu dute

Eustatek argitaratutako datuen arabera, txikizkako merkataritza-sektoreak %0,1 txikitu zituen salmentak 2018ko bigarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi beraren aldean, prezioen ondorioak zenbatu gabe. Sektorearen salmentek, %0,2 egin zuten behera urte arteko tasan, gasolina-zerbitzuguneak aintzat hartu gabe.
Bizkaian jaitsi egin da, iazko bigarren hiruhilekoaren aldean, salmenta kopurua. Araban eta Gipuzkoan, berriz, urte arteko salmentetan igoera egon da. Euskal Autonomia Erkidegoko zifra orokorretan ere igoera izan da horrela. Txikizkako merkataritzako sektorean okupatuen kopurua 2018ko bigarren hiruhilekoan %0,3 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta %0,3 ere hazi da 2018ko lehen hiruhilekoarekin konparatua.
Euskadiko merkatari txikiek lortu dute, beraz, gutxi gorabehera salmentak mantentzea. Gutxi gorabehera, apur bat gutxitu direlako aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, ordea, salmenta-indizeak %0,1eko igoera erreala izan duela ikusten da, urtaroen eraginak ezabatu ondoren.
Egoera desberdina sektore desberdinetan
Iazko bigarren hiruhilekoaren aldean eta prezio finkoetan oinarrituta, aurreko hiruhilekoari dagokionez, ordea, salmenta-indizeak %0,1eko igoera erreala izan du. Sektore desberdinei erreparatuta, egoera desberdina izan dela antzeman daiteke, hala ere. Adibidez, elikagaigintzak salmentak areagotu egin zituen 2018ko bigarren hiruhilekoan, automobilgintzarako erregaiaren salmentak ere gora egin zuen, eta gainerako produktuen txikizkako merkataritzak %1,4 egin zuen behera.
Elikagaigintzaren txikizkako merkataritzaren barruan, merkataritza espezializatuak egin zuen behera gehien (%2,2), eta elikagaiak nagusiak diren ez-espezializatuak gora egin zuen. Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan aldakuntza negatiboak izan dira azpisektore guztietan. Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako merkataritza jaitsi egin zen, eta etxeko ekipamenduan espezializatutakoa ere bai.
Beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutako merkataritzak eduki zuen aldakuntzarik negatiboena, %2,8koa, nahiz eta merkataritza ez-espezializatuak, gainerako produktudunak ere behera egin zuen.

EL CORREO

08 / 08 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0