Prentsa

Prentsa

Pentsio duinak aldarrikatzeko bildu dira Bermeon

Bermeoko pentsiodunek pentsio duinak eskatzeko manifestazioa egin dute gaur goizean. Hainbat herritar batu dira dagozkien eskubideak aldarrikatzeko.
Goiko Plazan bildu dira, eta pankarta eta kartelak eskuetan, herri osotik zehar egin dute manifestazioa. Lameran egin dute geldialdia, Pentsionistak aurrera leloari jarraituz.
Aditzera eman dutenez, aldarrikatzen dituzten eskaerak berberak izaten jarraitzen dute: "1.080 euroko gutxieneko pentsioa edukitzea, Kontsumorako Prezioen Indize erreala ematea, faltsukeriarik barikoa, eta Euskal Herriarentzako pentsioen sistema propioa ezartzea". Elkarretaratzeak uda garaian eten badituzte ere, datorren irailaren 24ean hasita, berriro astelehenero batzeko hitzordua jarriko dutela adierazi dute. Urriaren 1ean, berriz, Bilbora joateko deialdia egin dute.

HITZA

13 / 09 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0