Prentsa

Prentsa

Antzerki tailerrean izena emateko epea ireki dute Bermeon

Urritik ekainera bitartean egingo duten antzerki tailerra Eneritz Artetxe aktoreak gidatutakoa izango da.
Bermeoko Udalak antolatuta, antzerki tailerrean izena emateko epea ireki dute. Maite Alvarez Bermeoko Euskara teknikariak azaldu duenez, 'iazko ikasturtean antzerki tailerrak izan zuen arrakasta' kontuan izanda, oraingo honetan ikastaroaren saioak 'urritik hasiko dira, eta ikasturte osoan ariko dira lanean antzerki-ikasleak'.
Eneritz Artetxe eta Maite Alvarez, tailerraren aurkezpenean.
Euskara teknikariaren berbetan, saioak asterokoak izango dira, eta eguaztenetan egingo dituzte, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroa egiteko hautatu duten kokalekua Bermeoko Kultur etxeko 1.2 entsegu gela izango dela argitu dute. Tailerrean 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute, eta horretarako Berhaz bulegoan izena eman beharko dute. Izen emate epea irekita dago dagoeneko, eta 115 euroren truke ikasturte osoko saioetara joan ahalko da.
Artetxek nabarmendu duenez, antzerki tailerraren helburua 'kultura alorreko euskarazko sorkuntza lanari bidea ematea' da. Hala, tailerrean antzerkiagaz zerikusia duten hainbat alor landuko dituztela azaldu du: 'gorputz eta ahots adierazpena, tonua, erregistroa edota inprobisatzeko' saioak jorratuko dituzte. Saioetan parte hartuko dutenek banakako, binakako eta taldeko ariketak egingo dituzte, eta landutako kontzeptuak 'eszenan praktikan' jartzeko aukera izango dute.
Alvarezek azpimarratu duenez, 'antzerkirako zaletasuna duenak eta komunikaziorako gaitasunak landu nahi dituenak badu aukera ederra profesional on batekin antzerki munduan murgiltzen ikasteko'.

HITZA

14 / 09 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0