Prentsa

Prentsa

Goi-Aldeko kideak Bermeora joango dira datorren astean

Mendexako Goi-Alde 3. Adinekoen Elkarteak Bermeora irteera prestatu du. Txangoa urriaren 25ean (eguena) egingo dutela jakinarazi dute.
Bermeora joan nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Horretarako, telefono zenbaki honetara deitzeko eskatu dute: 605 71 18 85 (Juan Migel Txakartegi).
Irteera egunean 09:00etan aterako dira Mendexatik, eta egun pasa egingo dute Busturialdean. Bermeora ailegatu, eta kontserbera bat bisitatuko dutela azaldu dute elkarteko ordezkariek. Horren ostean, Kortezubiko Lezika jatetxean bazkalduko dute.
Hainbat ekimen
Goi-Aldek hainbat jarduera egiten ditu herrian bertan zein herritik kanpo. Hain zuzen ere, lantzean behin irteerak antolatzen dituzte, mendexar nagusienei inguruko txokoak bisitatzeko aukera emanez.

HITZA

10 / 10 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0