Prentsa

Prentsa

Hamabi bazkide gehitu dira Bermeo Tuna World Capitalera

Hegalaburraren balio kateko 23 enpresa eta entitate publiko zein pribatu daude elkartean. Ekimenaren nazioarteko izaeraren erakusleak dira kide berriakBermeo Tuna World Capitalek hamabi bazkide berri dauzka. Horrenbestez, gaur gaurkoz, hegalaburraren balio kateko 23 enpresa eta entitate publiko zein pribatu daude elkartean. BTWC ekimenaren arduradunen arabera, "hamabi kide berriak izaera zabal eta nazioartekoaren erakusleak dira", eta hori da, hain zuzen ere, elkarteak bilatzen duena.
Egitasmora gehitu berri diren bazkideak Nautical, Marine Instruments eta Zunibal, itsas eta arrantzaren sektoreetarako ekipamendu elektronikoen diseinu eta fabrikazioan adituak diren enpresak, Albacora hegaluze enpresa, Barna enpresa, Garavilla eta Cusumano kontserba fabrikak, Eroski eta Uvesco elikadura banaketarako taldeak, Donostiako Aquariuma, Hazi Fundazioa eta Euskal Herriko Itsas Foroa dira.
Kide berriek bat egingo dute sorreratik elkartea osatu izan duten 11 bazkideekin: Atunketari Izoztaileen Elkartea, Bermeoko Arrantzale Kofradia, Campos, Serrats, Arroyabe eta Zallo kontserba enpresak, Azti zentro teknologikoa eta Bermeoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza izan dira elkarteko hasierako kideak.
Arrantza eta zientzia
Egitasmora gehitu berri diren erakundeek adierazi dute "elkartearen helburuekin konpromiso irmoa" daukatela. Zientziaren eta arrantzaren arteko lankidetza indartu; ezagutza, prestakuntza eta berrikuntza sustatu, ondare historikoa lehengoratu, kudeatu eta zabaldu; proiektuak bultzatu, ozeano osasuntsuagoak izateko; kulturen arteko esperientzia trukea sustatu eta Bermeo herriaren garapen ekonomiko eta soziala bultzatu nahi dituzte.
Ekimenaren erronka nagusia lortzeko lan egingo dutela adierazi dute; hegalaburraren kudeaketa iraunkorra maila orokorrean sustatzea da egitasmoaren helburua.
Elkartearen arduradunen berbetan, "hegalaburraren balio kateko eragile aktiboenak elkartzeko" asmoa daukate, eta laguntzaile kopurua handitzeko la- nean jarraituko dute aurrerantzean ere.

HITZA

17 / 10 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0