Prentsa

Prentsa

Azokak eta bestelakoak egongo dira aukeran San Martin jaien baitan

Bermeon, Foruan, Ereñon, Sukarrietako Kanala auzoan, Ispasterko San Martin auzoan eta Aulestiko Malax auzoan ospatuko dituzte sanmartinak asteburuanAsko dira txerrikia jan edo saltzeko aitzakia hartuta San Martin Eguna ospatzen dutenak, baina beste hainbat dira baita halako ezer egin barik aipatu santuaren egunaz gozatzeko elkartzen direnak. Domekaz dator aurton San Martin eguna, baina aurretik ere zegaz gozatu izango da. Azokak, txapelketak eta bestelakoak ekarriko dituzte udazkeneko jai horiek.
Bermeon, Foruan, Ereñon, Sukarrietako Kanala auzoan, Ispasterko San Martin auzoan eta Aulestiko Malax auzoan antolatu dituzte aipatu festak. Forutarrek, esaterako, hiru egunetarako egitaraua prestatu dute. Hamaika lehiaketetan parte hartu ahalko dute bertaratzen direnek: tute, briska, mus, igel zein karakol txapelketetan, kasuan kasu. Baina txapelketak baino gehiago ekarriko dute herrira sanmartinek. Odolosteak jateko hitzordua jarri dute, esaterako, barikurako, eta idi probetan ikusi ahalko dira zapatuan Juan Mari Ordorika (Gernika-Lumo), Iturbe anaiak (Arrieta) eta Jabi Duñabeitiaren (Kortezubi) idiak.
Hurrengo egunean, ohiko nekazarien eta artisauen azoka eta karakol txapelketa hartuko ditu, besteren artean, herriko plazak. Antolatzaileek jakitera eman dute karakol txapelketara aurkezten direnek gutxienez 30 zentimetroko kazolak aurkeztu beharko dituztela, eta bost errazio banatzeko modukoak izan beharko direla. Gaineratu dute ordutik kanpo aurkezten dituzten kazolak ez dituztela onartuko. Sariez ere jakinarazi dute, eta aurreratu dute lehenengo bost onenek jasoko dutela saria.
Odoloste txapelketa
Bermeon ere, egun handia izaten da sanmartinetakoa. Lamerak hartzen du protagonismoa; bertan ospatzen baita azoka eta odoloste txapelketa. Jakinarazi dutenez, 09:00etan zabalduko dute azoka, eta 15:00ak bitarte izango da zer ikusi, usaindu, dastatu eta erosi. Baserri giroan murgildutako azokak txerrikiak ekarriko ditu herrira, baina, horrez gain, euskal pastela, gazta, eztia, txakolina, patea eta loreak bezalako produktuak ere jarriko ditu herritarren eskura.
Dena den, urtero legez, odolosteak hartuko du nagusitasuna aurten ere. XVII. txapelketa izango da aurtengoa, eta 22 lehi- akidek parte hartuko dute. Bermeo, Mungia, Gernika, Zornotza eta Loiutik etorritakoak izango dira aurtengo lehiakideak.
Ereñora ere iritsiko da txapelketarik; hain justu, indabak prestatzen onena nor den erakusteko aukera edukiko dute zapatuan bertaratzen direnek.
Aulestiko Malax auzoan, Ispasterren eta Sukarrietako Kanala auzoan, aldiz, mezaren ostean zer edo zer jatera gonbidatuko dituzte herritarrak.

HITZA

07 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0