Prentsa

Prentsa

Bermeo, pertsona nagusiekaz herri lagunkoia plana prestatu du udalak

Bermeo, pertsona nagusiekin herri lagunkoia 2018-2020 plana eratu du Bermeoko Udalak, Bizitzen Fundazioagaz elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz.

Benito Ibarrolaza Gizarte Ongizate Udal Patronatuaren presidenteak azaldu duenez, «pertsona nagusiekin lagunkoi izateko mugimendua Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatu du», eta proiektuaren helburua herriak hobetzea da, «zahartzen joan ahala bizimoduagaz aurrera jarraitzeko».

Gaineratu duenez, pertsona nagusien bizi kalitatea hobetu gura dute, eta, ondorioz, herritar guztiena ere bai. Horrenbestez, Bermeo pertsona nagusiekin lagunkoia izatea lortu ahal izateko, «herriak bere politika, zerbitzu, ingurune eta egiturak hobetu» beharra duela adierazi du, «beharrizan eta gaitasun desberdinak dituzten pertsona nagusiak kontutan hartzeko».

Horrez gain, landu beharreko arloak zeintzuk diren zehaztu du. Besteak beste, aire zabaleko guneak eta eraikinak, garraioa, etxebizitza, sareak eta gizarte laguntza, enplegua eta partaidetza, errespetua eta gizarteratzea, komunikazioa eta informazioa, gizarte eta osasun zerbitzuak dira udalak hobetu beharrekoak.

Alkateordearentzat herritarren parte hartzea proiektua lantzeko oinarri nagusia izan da. Adierazi duenez, batez ere, «pertsona nagusiak eta senitarteko zaintzaileak dira planaren protagonistak». Horrela, herritarrekin batera diagnostiko bat egin du udalak, eta hori egin eta gero, plana prestatu eta onartzeko bete beharreko lehentasunak zehaztu dituzte.

Aurkezpena

Udaletik argitu dutenez, datorren martitzenean, azaroaren 13an, aurkeztuko dute plana Bermeon. Kultur etxeko hitzaldi aretoan bilduko dira 18:00etan. Bertan herritarrei proiektua aurkeztuko zaie eta dagoeneko burutu diren ekintzak eta hurrengo pausoak zeintzuk izango diren azalduko dituzte.

HITZA

08 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0