Prentsa

Prentsa

Mendiko tresnen lapurreta salatu du Sollube 707 taldeak

Sollube 707 Mendizale Taldeak domekan egin zuten ibilbidean erabilitako mendiko materialen lapurreta salatu du.

Prestatutako ibilbidean gune arriskutsuetatik igarotzeko zenbait segurtasun neurri hartu zituzten. Esate baterako, erorketak saihestu eta parte hartzaileei ibilbidea jarraitu ahal izateko laguntza eskaintzeko asmoz sokak eta txikotak jarri zituzten. Domekan, baina, gune horretara iristerakoan konturatu ziren parte hartzaileak materiala desagertu egin zela.

Bermeoko Udalari salaketaren berri emateko asmoa daukatela iragarri dute. «Ulertezina» deritzote segurtasun neurri bezala jarritako materiala lapurtzea, eta horren ondorioz, ibilbidea osatu ezinik geratu zirela adierazi dute. «Ibaia harririk harri igaro ahal izateko asmoagaz jarri genituen txikotak, eta haien faltan, arriskutsua zen aurrera jarraitzea».

Irteera arrakastatsua

Salaketa albo batera utzita,domekan egindako txangoa oso positiboki baloratu du taldeak. Jakitera eman dutenez, 30 lagun inguru batu ziren hamaika kilometroko luzera zuen ibilbidea egiteko.

Eguraldi onak lagunduta, Bermeoko inguruak ezagutzeko txangoan bildu ziren ume, gaztetxo zein nagusiek egun ederra igaro zutela adierazi dute.

HITZA

08 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0