Prentsa

Prentsa

75 mendizale joan dira Bermeotik Burgora, jaiotza jartzera

Sollube 707 mendizale taldeak antolatuta, bermeotarren artean ohitura handikoa den Burgoko igoera egin zuten zapatuan. Bertan, Gabon sasoiari hasiera emateko jaiotza ipini zuten mendizaleek.
Taldeko arduradunen berbetan, goizean goiz Artike enparantzan 60 bat lagun batu ziren, eta handik hasi zuten ibilbidea. Egunsenti hotza egin bazuen ere, "eguraldi onak lagundu" ziela aitortu dute, eta horrela, ume, gazte eta helduek giro ederrean egin zuten igoera.
Burgoko gailurrerako bidean, mendizale taldea handitu egin zen Mañu auzo eta inguruetatik etorri zirenekin, eta gailurrera iristerakoan "75 pertsona inguru" bildu zirela zehaztu dute Sollube 707koek.
Ikurrina
Burgon, etxeko txikienek ikurrina altxatu zuten, eta jaiotza ipini zuten guztien artean. Bukatzeko, Hator hator Gabon kanta ezaguna abestu zuten, eta otordua egiteko aprobetxatu zituzten ondorengo minutuak.
Mendi taldeko ordezkariek adierazi dutenez, "jendea oso pozik geratu zen irteeragaz", eta datorren urtean berriz ere egiteko prest azaldu dira. Horrela, urteroko tradizioa mantentzea bermatuko dute.

HITZA

12 / 12 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0