Prentsa

Prentsa

Heavy metal doinuek Sanagustingo publikoa astindu dute

Heavy metal zaleek gozatu ederra hartu zuten larunbatean Sanagustin kulturgunean. Izan ere, The Wizards eta The Hammer Killers Bermeoko eta Bilboko taldeek kontzertu bana eskaini zuten hango oholtzan, eta metal doinuekin zuzeneko indartsu eta biziak eskaini zituzten biek ere. Rise of respent diskoa aurkeztu zuen The Wizards taldeak Azpeitiko kontzertuan, eta publikoak bero erantzun zien haien kantuei. Hain zuzen ere, 2018an Espainian kaleratutako heavy metal diskorik onenetzat jo dute taldearen azken diskoa. Bermeoko hirukotea, berriz, Maquina diskoa labetik aterata joan ziren Sanagustinera.

HITZA

18 / 02 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0