Prentsa

Prentsa

Alde Zaharreko birgaitze lanen zorra ordaintzen ari da Bermeoko Udala

Bermeoko EH Bilduren Udal Gobernuak Alde Zaharreko bizilagunei 'birgaitze lanak egiteagatik zor dizkien diru laguntzak ordaintzen' ari dela adierazi du. Agintaldia amaitu baino lehen 'zor guztia kitatzea' aurreikusi dute.
'2007tik 2010era, EAJ udal gobernuan zegoela, Berualak Alde Zaharreko bizilagunei 600.000 euro inguruko diru laguntzak onartu zizkien birgaitze lanengatik, baina diru laguntza horiek ez zituzten ordaindu', adierazi du koalizioak.
'Bermeoko udalaren egoera ekonomikoa kontuan hartuta', udal gobernuak zor horiek ordaintzeko 'ahalegin handiak' egin dituztela nabarmendu du, 'gutxi gutxika ordaintzen' ari diren arren.
Une honetan '450.000 euro inguru' ordaindu dituztela jakinarazi dute koaliziotik, eta gainerakoa 'epe laburrean' ordaintzea aurreikusten dute, era horretara 'hartutako konpromisoa betez'.

HITZA

14 / 03 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0