Prentsa

Prentsa

"Bermeoren etorkizuna alkarregaz defendatzeko" legealdi proiektua aurkeztu du Guzanek

'Alkarregaz' lelopean, herritarren partaidetza izango da proiektuaren oinarrietako bat.

Guzan Bermeoko mugimenduak bere bigarren agintaldirako proiektua aurkeztu du. Alkarregaz lelopean, herri interesen defentsa kolektiboa sustatu nahi du plataformak, eta hori lortzeko herritarren partaidetzan eta auzoen aktibazioan oinarrituko dira.

Bermeok gaur egun bizi duen egoera soziekonomikoaren analisia egin du Guzanek. Taldearen arabera, “argi geratu da azken urteetan Bermeo Bizkaiko metropolis handi proiektuetatik kanpo geratu dela”.

Baztertuta. Aipatu dutenez, “inbertsio handiak A8-ak zehazten duen ardatzean kokatzen dira, esateko, Super Sur, Bilboko portuko tren saihesbidea, Errontegiko zubiari alternatiba, Automotive Intelligence Center Zornotzan, Energy Intelligence Center ezkerraldean edo Nagusi Center Bilbon”. Horien kontrastean “Sollubeko tunelak baztertuta” geratu direla nabarmendu dute.

Egoera horrek herriko eta eskualdeko agenteei”alkarregaz lan egitera behartzen” diela uste dute Guzanekoek. Bermeok portua, herriko itsas industria, komertzioa edota Bermeo Tuna World Capital bezalako “aukera handiak” dituela aldarrikatu dute, baina “herriaren etorkizuna bermatzeko proiektu argiak” beharrezkoak direla diote, baita “agente guztien aitzakia gabeko inplikazioa” ere. Guztien arteko kooperazio hori lortzea “prioritatea” da Guzanentzat.

Komunikazioa. Xabi Ortuzar Guzaneko alkategaiaren berbetan, kooperazio hori “maila guztietara hedatzea” izango da taldearen helburuetako bat, eta horretarako udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetu behar dela uste du. “Ezin da izan udalak auzune batean obrak hastea eta herritarrak zer egiten ari diren ez jakitea”.

Modu horretara herri partaidetzari “buelta” ematea bilatuko du Guzanek, “auzoak eta kaleak aktibatzeko”. Helburu hori lortzeko sinadura bilketa hasi du plataformak. “Auzoz auzo eraikiko dugu Bermeo euskaldun bat, zerbitzuak hobetzeko udala kalera aterata, herritarrengandik gertu”, azaldu du Ortuzarrek.

“Ilusio handiz ekingo diogu aurretik dugun lan guzti honi. Bermeo hobe bat eraikiko dugu alkarregaz”.

HITZA

10 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0