Prentsa

Prentsa

12 urterekin, Ian Ponciano Gabantxo bermeotarra munduko 16. skater onena da

Basque Teamek enbaxadore egin berri du, olinpiar jokoetan skatearekin debutatzea gustatuko litzaioken kirolari gaztea.

Datorren urtean, Tokion, lehendabiziko aldiz izango da skatea olinpiar jokoetako parte eta, nahiz eta skatearen komunitatean denek ez duten begi onez ikusi urrats hau, belaunaldi berriek txalotu egin dute. Ian Ponciano Gabantxo da skater belaunaldi berri horien adierazle nagusia Euskal Herrian eta baita estatuan ere. Kategoria gorenean lehiatzen hasi zenetik munduko bi txapelketetan parte hartu du: Txinan eta Bartzelonan, 34. eta 16. postuak eskuratuz.

Bermeoko bere bigarren etxean izan gara Ianekin: skate parkean. Bertan, Zulay Gabantxo bere amaren ondoan, skatearekiko duen zaletasuna nola sortu zitzaion eta Basque Teamen babesarekin goi mailako kirolari bihurtu izanak zer suposatu dion kontatu digu.

EITB

13 / 08 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0