Prentsa

Prentsa

Hamazortzi gaztek Euskadiko arrantza ontzietan praktikak egingo dituzte

Eusko Jaurlaritzako Itsasoratu programak sektorean gazteen enplegua eta belaunaldi erreleboa bultzatzea du helburu.

Eusko JaurlaritzakoItsasoratubeka programarenbarruan, Pasaiako, Bermeoko eta Ondarroako arrantza eskolan jasotako prestakuntza praktikan jartzeko aukera izango dute hamazortzi gaztek.Lehen eskutikezagutuko duteitsasoan lan egitearen esperientzia. Era berean, hamabost armadorek bekadunen laguntza jasoko dute euren ontzietan.Programarenhelburuakondorengoak dira: sektorean gazteen enplegua bultzatzea, arrantza-ontzietako plantilla gaztetzen laguntzea eta, horren bitartez, belaunaldi erreleboa bermatzea.2016an abian jarri zutenetik, 83 gaztek eta 70 armadorek parte hartu dute programan. Aurten,ekonomia-baliabideak100.000 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik baino ez dira etorriko. Hiru urtetan, Eusko Jaurlaritzak 500.000 euro inguru bideratuko ditu ekimen horretara.

Programaren laguntzek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako aginduaren bitartez iragartzen dira, eta arrantza enpresetara bideratzen dira ikasleek itsasontzietan prestakuntza jaso dezaten. Horrela,2015-2020aldirakoArrantza eta Akuikulturako Plan Estrategikoaren oinarrietako batbetetzen da, sektoreagaztetzeaetaprofesionalizatzea.Betekizunak eta baldintzakBeka eskuratzeko, Lanbide Prestakuntzarako eskolan Erdi Mailako eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako1. kurtsoko ikasleakizan behar dira, eta kurtso horretako ikasgai guztiak gaindituta eduki behar dituzte. Ziklo horiekPasaiakoItsas Arrantzarako Prestakuntza Zentroan, Blas de Lezon;BermeokoItsas Arrantzako Lanbide Prestakuntzarako Eskolan etaOndarroakoAntiguako Ama Itsas Arrantzako Lanbide Heziketakoikastetxean.Beka programa honen bitartez,aurreko hiru urtetan, guztira,65 gazte(12 2016an, 29 2017an eta 24 2018an)sartuahal izan dira itsas etaarrantza sektorean.Itsasoratu programak ostatua, desplazamenduak, janak, materialak eta praktikak egiteak dakartzangastuakfinantzatzen ditu.Egonaldiamarea baten parekoa izango da, hots,20-30 egun ingurukoa, eta 2019ko bigarren seihilekoan egingo da. Enpresa onuradunek prestakuntza egonaldi baterako baino ez du hartuko ikaslea.Denbora tarte horretan, ikasleen jarraipena eta tutore lanak egingo dituzte eta, praktikak bukatzean, azken balorazio txostena idatziko dute.

EITB

 

 

13 / 08 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0