Prentsa

Prentsa

32 kilo ostra eta 15 kilo lanperna konfiskatu dituzte Bermeon eta Sukarrietan

Ertzaintzaren arabera, Erreskate eta Salbamendu Unitateak 32,5 kilo ostra konfiskatu dizkie isileko arrantzaleei Sukarrieta inguruan.

Adierazi dutenez, agenteek ostrak batzen ari ziren pertsonak identifikatu dituzte eta itsasora itzuli dituzte ostrak.

Bermeoko gertakariari dagokionez, 15,5 kilo lanperna konfiskatu dizkie isileko arrantzaleen beste talde bati. Era berean, identifikatu egin dituzte eta, oraingoan, lanpernak elikagaien bankura eramateko beharrezkoak diren prozedurak egin dira.

EITB

02 / 09 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0