Prentsa

Prentsa

Auzoetan hobekuntza lanak egiten hasi da Bermeoko Udala

Udal gobernuak auzoetako irisgarritasuna hobetzeko helburua markatu zuen, eta dagoeneko lehenbiziko pausuak ematen hasi direla azaldu dute.

Arane eta San Migel auzoetako argiteria hobetzeko kontratua esleitu dutela azaldu dute Bermeoko Udaletik, eta dagoeneko lanak egiten hasi dira. Aipatu auzoetan hainbat puntu berri jarri dituzte, eta beste batzuk jartzeko prozesuan daude. Bi auzo horietan argiteria hobetzeko lanak egiteko udalak 54.751,71 euro inbertituko ditu.

Artika auzoan, bestalde, azaleko isurketaren kanalizazio berria egin dute. Lanen helburua honakoa da: Enpare baserritik doazen urak hartzea eta errekara behar bezala isurtzea. Lan horiek egiteko 7.727,15 euroko inbertsioa egingo dutela azaldu dute.

Agarre auzoan, berriz, asteon egin dituzte asfaltatze lanak. Errepidea hobetzeko 15.905,14 euroko inbertsioa egingo da.

Udaletik jakitera eman dutenez, udal gobernuak hiru helburu estrategiko zehaztu zituen 2019-2022 agintaldirako: Bizi kalitatea, herri bizia eta kudeaketa arduratsua eta nortasuna. Halaber, hiru helburu estrategiko horiek garatzeko, hainbat azpi-eremu ere zehaztu zituzten. Horren baitan, auzoetako irisgarritasuna hobetzeko helburua zehaztu zutela diote, eta lehenbiziko pausuak ematen hasi dira dagoeneko.

HITZA

05 / 12 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0