Prentsa

Prentsa

Bermeoko Berhaz: 106 erabiltzaile egunero

2004AN MARTXAN JARRITAKO | Udalaren zerbitzuak 15 urteko ibilbidea bete du, “herritarrenganako arreta hobetzea lortuz”

Herritarren eta administrazioaren arteko zubilana egiteko proposamenaz jaio zen, 2004 urtean. Eta bere zeregina bete du. Bermeoko Herritarrentzako Arreta Zerbizuak, Berhaz delakoak, egunero 106 bermeotar artatu ditu azken 15 urteetan. Eta Udalak eskaintzen duen udal zerbitzu matiatuenetakoa dela esan daiteke, izan ere “ia erabiltzaileen 100%ak gomendatzen du arreta zuzeneko zerbitzua eta 8,9ko nota lortzen du balorazio orokorrak egiten direnean”.

Hala zehaztu zuten atzokoan Berazeko zuzendari Naiara Anasagastik eta Bermeoko alkate Aritz Abaroak. Eta zera gogoratu zuten: “Herritarrei arreta eskaintzeko zerbitzu hau Euskadin sortu zen lehenbizikoetako bat” izan zela. Nahiz eta proiektuari 2002an ekin, “ez zeuden administrazio mailan adibide asko, ez eta esperientzia handiko ereduak”. Hala, Bermeoko Udalak “Iruneko kasua izan zuen aztergai eta denbora errekorrean zerbitzuaren eskaintza diseinatu, tramiteen prozedurak normalizatu, ereduak, udal informazio eta datu baseak bateratu, altzariak, langileak eta aplikazioak antolatu” zituzten.

Orduz geroztik erreferente bilakatu da. Hala aipatzen dute datuek. Hala, “azken bost urtetan 1120 galdutako objektu kudeatu dira, identifikatutakoen %100a bueltatuz eta gainerakoen gutxienez %30a ere bueltatzen dela bermatuta”. Udalean egiten diren ordainketa guztien “erdia baino gehiago” bertan egiten da. “Urtero 15.000 sarrera erregistrotik gora burutzen dira”. Bestetik, urtero 1.000 eskabide bidaltzen dira Eusko Jaurlaritzara. Eta erabiltzaileen %93a, tramite bat egitera (%65), informazioa eskatzera (%12), kexa bat aurkeztera (%8) edo ordainketa bat egitera (%8) doa Udaleko arreta bulegora. Eta, azkenik, “tramite guztien ia %80 6 minutu baino gutxiagoan burutzen da. Herritarrek, gainera, pertzepzio hobea dute. Galdetutakoen %90ak uste du 5 minutu baino gutxiagotan egiten direla tramitazioak”.

Denboraren poderioz, hala ere, Berhazek beste arreta mota batzuk zabaldu ditu. Telefonikoki, adibidez, 010 zenbakian, hilero “1000 dei baino gehiago artatzen ditu”. Azkenaldian ere tramiteak elektronikoki egiteko aukera eman dute. “Momentu honetan, zerbitzu hau asko garatzen ari da Udala, tramitazio guztia elektronikoki egin, tramite horien egoera zein den jakiteko aukera eskaini eta jakinarazpena bera elektronikoki jaso ahal izateko”, azaldu dutenez.

DEIA

11 / 12 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0