Udala

Sarrera

ZERBITZU KARTA Bermeoko Udalak bere herritarrei eskaintzen deutsezan zerbitzu guztiak jasotzen dituen eta horiek egiteko moduan hartutako konpromisoez jakinarazten duen dokumentua litzateke.

Udal zerbitzuak eraginkortasunez eskaintzeko, konpromisoen betepen maila, zein emaitzak adierazteko eta erabiltzaileen eskubide zein parte hartzeko aukeren berri emoteko baliabidea dira, Zerbitzu Kartak.

Urte birik behin edizio barri bat publikatzen da, urte bitan jorratutako lanaren hausnarketa eginda berrikuntza eta aldaketa barriak jasotzeko. Gehienez 4 hilebetero konpromisoen betepen maila zein hartutako neurriak eguneratzen dira web gunean. 

7. edizino honetan, BERmeoko HAZ/SAC zerbitzuak biltzen dauzan 3 arreta bideetatik eskaintzen diran zerbitzuez gain, tramite administratiboen inguruko informazio eskaintza gainditu eta udalak eskaintzen dituen gainerako zerbitzuak ere gaineratu dira, horreen eskaintzan ere gehienez 3 hilabetero neurtuko diran konpromisoak finkatuta.

Azken urteetan gainera be, Udala, kudeaketa aurreratu bat lantzen dabil epe luzeko estrategia bat eukita, urteko helburuak eta aurrekontua bat egin eta horren hileko jarraipena eginda. Zerbitzu kartak baliabide bikaina dira, herritarrei eskaintzen jaken zerbitzuaren balioztapena egin, jakinarazi eta hobetzeko. 

Zerbitzuen Agiri hau urte birik behin kaleratzen da, baina udalaren web gunean, gehienez 4 hilabetero, konpromisoen betete mailearen jarraipena egin daiteke, udalaren kudeaketea ezagutu eta erabateko gardentasuna bilatu gurean, ondo egindakoaren zein desbideratzeen barri be izateko. Desbideratzeekin jarraitutako kudeaketa eta emondako urtenbideen barri be konpromisoz-konpromiso ezagutu ahal da.

Zerbitzu Kartaren 7. Edizio hau, 2015eko urriaren 5eko Tokiko Gobernu Batzarrean onartu da eta urte bitan egongo da indarrean.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0