Udala

Eskubide eta erantzukizunak

Herritarren eskubideak

  • Begirunez artatu, informatu eta orientazinoa hartzeko eskubidea.
  • Eguneratutako eta egiazko informazino publikoa eta zehatza jasoteko eta orientazinorako eskubidea: interesdunari jagokozan espedienteen tramitazinoa zertan dan jakin eta horreen dokumentuen kopiak lortzeko eskubidea, beti be eskaria interesdunak edo berak baimendutako ordezkariak egiten badau.
  • Autonomia erkidegoko hizkuntza ofiziala erabilteko eskubidea.
  • Udalagaz zein herriagaz erlazionatutako jarduera, izapide, helbide eta zerbitzuen inguruko informazioa aurrez aurre, telefonoz zein modu telematikoan jasotzeko eskubidea.
  • Administrazinoaren erantzuna jasotzea.
  • Legez holan jagokonean, udalari eta bere zerbitzupean dagozan ordezkari,  zein langileei erantzukizunak eskatzeko eskubidea.
  • Beharrezkoak ez diran edo udalaren esku dagozan dokumentuak ez aurkezteko eskubidea.
  • Aurkeztutako dokumentuen kopia zigilua jarrita eukiteko eskubidea.
  • Tramiteen erantzuleen identidadea eta espedientea erabagiko dan epea jakiteko eskubidea.
  • Bereizkeria bako zerbitzu pertsonalizatua eta eraginkorra jasoteko eskubidea.
  • Norbere datu pertsonalak udalari emoten jakozanean, datuon babesa bermatuta eukiteko eskubidea.
  • Jakinarazpenak aurkezteko lekua eta modua aukeratzea.
  • Norbere datuen tratamentua eta helburua zein izango diran jakiteko eskubidea eta zein dan fitxategi horren arduraduna jakitekoa.
  • Norbere datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta kontra egiteko eskubidea.
  • Udal instalazinoak egokiak eta irisgarriak izateko eskubidea.
  • Legeek jasotzeko gainerako eskubideak.

 *Eskubide horreek azaroaren 26ko Herri Administrazinoen Araubide Juridikoaren eta Administrazino Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 35. Artikuluak eta 11/2007 Legeaekainaren 22koa, herritarrek zerbitzu publikoak modu elektronikoak erabilita eskaintzeari buruzkoak bere 6. artikuluan.

Herritarrengandik itxaroten doguna

  • Joan-etorriak gitxitzeko edo etorri beharrik ez dagoanean, egin nahi dan tramiteari buruzko informazinoa eskuratzea. Horretarako, tramite bat egiten etorri aurretik 010era deitu edo bermeo.eus web gunean beharrezko guztiaren informazinoa jaso daiteke.
  • Tramitea ekintza bakar batean egin ahal izateko, beharrezko dokumentazinoa aurkeztea. Horretarako, tramitea egiten etorri aurretik 010era deitu edo bermeo.eus web gunean beharrezko guztiaren informazinoa jaso daiteke.
  • Udalari adierazotako datuetan aldaketarik balego, udalari jakinarazotea, datuok eguneratuta mantentzeko.
  • Berhazen, bakotxak bere txandea errespetatzea eta izen-abizenak, nortasun agiria eta helbidea adierazotea, edozein tramite egiten hasi ahal izateko.
  • Araututa dagozan epeen barruan eskariak aurkeztu edo ordainketak egitea.
  • Arreta bulegora etorri beharrik ez eukiteko, tramitea egiten etorri aurretik, web gunearen bitartez online egiteko aukerea dagoan ikustea.
  • Udaleko datuetan edo eskaintzen dan informazinoan akatsik ikustekotan, horren barri emotea.
  • Kexen eta iradokizunen bidez edo herritarrek daukiezan beste bideak erabilita, zerbitzuak hobetzeko prozesuetan parte hartzea.
  • Zuzentasunezko eta errespetuzko jarrera mantentzea eta balibideen erabilera egokia (bulego, espazio, makinak zein ekipamendua)

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0