Udala

Kudeaketa garatu baterantz

Udalak bere zerbitzuak hobetzeko, kudeaketa aurreratu baterantz bideratu behar dauz bere urratsak. Kudeaketa guztia bateratu eta eredu aurreratuaren arabera lan egitea dauka helburu Udalak, orain arteko urratsak aipagarriak izanda: 

Q-epeko Zerbitzu Kartak:

2012tik Q-epeko Zerbitzu Karten ebaluaketa jorratzen da. 2012. urtean, Q-epea Elkarteak, bere kide diran erakundeentzat zerbitzuen agiriaren ebaluazino sistemea antolatu eban eta lehen erakundeak ebaluatu ebazan, euren artean, Bermeoko Udalak ebaluazino sistemea aztertu eta ebaluazinoa egin eta diplomea eskuratu dau. 

Q-EPEA:

Udala, 2010. urtetik, Administrazio Publiko Garatuen Elkarteko kide da (Q-EPEA); esperientziak konpartitu, erreferente diran erakundeetatik ikasi eta administrazino bikainen ibilbidetik, administrazinoaren egiteko moduetan eraginda, herritarrek jasoten dabezan zerbitzuak eten barik hobetzeko. 

BIKAIN ZIURTAGIRIA:

2011. urte amaieran, Bermeoko Udalak, urrezko Bikain ziurtagiria eskuratu eban, egiten dan lana egituratuta, planifikatuta eta hizkuntza politika zehaztu baten araberakoa ez eze, euskera maila oso garatuan jarduten dauen erakunde moduan.

BIKAINTASUN KONPROMISOA: 

2012an Kirol Patronatuak EFQM sistemearen araberako Bikaintasun konpromisoa eskuratu eban, erakunde autonomo honetako kudeaketa sistematiko eta garatuaren adierazgarri. 

JASANGARRITASUNA:

Bermeoko Udalak erosketa berdea martxan jarri dau eta araututako erispide ekologikoak aintzat hartzen dauz. Paper birziklatuaren erabilerea onetsi dau eta argindarra edo ura aurrezteko ekimenakaz batera (eguzki plakak Kirol Patronatuan, kaleetako argiteria kontsumo baxukoa…), praktika egokien protokoloa egituratuta dauka. 

UNE-EN-ISO 14.001: 

Aritzatxu hondartzearen kudeaketeak UNE-EN-ISO 9001/2008 eta 14.001 ereduen araberako ikuskaritzea izan dau, azken hiru urteetan.

UDALSAREA: 

2009tik hona Udalsarea 21eko kidea da udala eta urtero eskola agendak jorratzen dira, ikastetxeakaz alkarlanean. 

OHSAS:

Laneko prebentzinoaren kudeaketarako OHSAS eredua lantzen dabil udala.

TURISMOKO PRAKTIKA EGOKIAK:

Herrian hainbat tabernek, dendek eta jatetxek Turismoko Praktika Egokien araberako kudeaketa ezarrita daukie eta Turismo eta Kalidadeko mahaiaren bitartez Udalagaz koordinazio lana jorratzen da. 

GARDENTASUN PROIEKTUA:

Erakunde baten gobernu ona eta kudeaketa eraginkorra, gardentasun erispideetan oinarritzen danez, hurrengo hileetan Udalak prest eukiko dau Nazinoarteko Gardentasun erizpideen arabera, udal jardunaren datuak, bereiztutako atal batetan.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0