Udala

Alkarbizitza, errolda eta heriotza ziurtagiriak

Alkarbizitza Ziurtagiria eta Errolda ziurtagirien Heriotza ziurtagirien eskaria

2009tik 2013 arteko datuak hiruhilabetero

2009tik ekintza desberdinak burutu dauz udalak, erroldako gaiak adostutako epean burutu daitezan.

2010ean, 84 zenbakidun ez adostasun fitxa ireki zan, 2009ko datuak ikusita.

Alkatearen sinadurak epeetan eukan eragina ikusita, arazoa aztertu zan eta zigilu bat jartzeko aukeraz hitz egin zan.

2010 urtean hiruhileko batzuetan %100eko betepena lortu bazan ere, dinamika ez zan erabatean finkaturik ikusten eta berriro be azken hiruhilekoan alkarbizitzen kasuan nabarmen % 45,4ko desbideraketa antzeman zan.

2011an hainbat batzar egin ziran eta aurreko ez adostasunak jarraipena izan eban 92. ez adostasun fitxan. Egindako batzar guztien ondorio bezala ulertu zan 2011ko hirugarren hiruhileko arrakasta 100%eko betepenagaz eta ez adostasuna efikaziazkoa moduan itxi zan.

Bestalde, 2011ko azken hiruhilekoan desbideraketa barriak egon dira eta urte hasikeran ere pare bat ziurtagiri epez kanpo heldu dira.

2011ko bigarren hiruhilekotik, erakunde publikoekin hitz egiten da, heriotza ziurtagiria eskatzen zan kasu gehienetan agiria bideratzeko aukera eduki daian herritarrak; hau da, zuzenena herritarrak eskuratu (on-line) edo bulegoan momentuan emoten dana. Ekintza honek, heriotza ziurtagirien eskaria asko jaitsi dau eta honen betepena bermatu ahal izan da. 2013ko azken hiruhilekoan berriro be, desbideraketa bat egon da.

2012ko martxoan, Alkatearen izenpea arintasun hadiagoz ezartzeko, zigilua martxan jarri da, baina kasu honetan ere, ekintza askieza izan da. Azken hiruhilekoetan zein 2013ko bi hiruhilekoaetan erabateko betepena ezinezkoa izan dalako.

Ez adostasun fitxa barri bat ireki da azken desbideraketen karia ezagututa neurriak hartzeko.  

Obra txikiak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0