Azokak eta merkatuak
San Martin azoka eguna azaroak 11n ospatzen da. Azoka egun hau Bermeoko lameran, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 3:30etara gitxi gora behera ospatzen da.
Egun honetan, baserritarrek euren produktuak aurkezten dabez, eta horretarako honako postuak dagoz:
Taloa eta txorizoa eskaintzen dauan txosna bat be egongo da. Aurtengo San Martin azokan, Bermeoko 3. Odoloste Txapelketa ospatuko da. Txapelketan 20 bat odoloste egoziko dira, eta lehenengo 3 odolosteentzako sariak emongo dira. San Martin azokako odoloste txapelketara Bermeoko edozein biztanle aurkeztu daiteke. Kanpotarrak aurkeztu nahi izan ezkero, gonbite bidez izan beharko da.
Maiatzaren azkenean egiten da azoka hau, asteburu baten (ostiraletik igandera). Arrantzaren munduarekin zerikusia daukaten zenbait ekintza eta jarduera burutzen dira, esate baterako, hitzaldiak, produktuen eta zerbitzuen erakusketak, kontserba enpresetako produktuak saldu eta dastatzeko standak, eta beste hainbat gauza.
Kultura arloko ekintzak:
Babesleak:
Irailaren 16an, Santa Eufemia egunean, baserri giroko azoka antolatzen da Bermeoko Herri Kirolzaleak Taldearen eta Bermeoko Udalaren Lugintza Sailaren artean. 100etik gora erakuslek hartzen dute parte bertan eta ortuarien, txakolinaren eta gazten lehiaketak izaten dira.
Francoren sasoian, Prantzisko Deuna enparantzan (Portale) egiten zen azoka hau. 1988. urtetik hona egiten da Lameran, leku gehiago dagoelak
Astero egiten da azokatxo hau Goiko Plaza inguruan. Hainbat postu jartzen dituzte eta hauetatik % 80an ehungintza, oinetakoak eta osagarriak saltzen dituzte, % 15an janariak eta gainerako %5ean, burdinezko gaiak edo etxekoak.
Informazio gehiago gura izan ezkero, udalaren Zerbitzu Sailera deitu, 94.617.91.29 telefono zenbakira.
Azoka hau arautzen duen Ordenantza honakoa da: Kaleko salmentea Bermeon arautzen dauen Ordenantzea”.
1995. urtean eratu zen udalaren azoka berria. San Frantzisko Elizako Klaustroan kokatzen zen lehengoa.
Helbidea: Zubiaur tar Kepa, 26
Telefono zenbakia: 94.617.91.81
Posta elektronikoa: zerbitzuak@bermeo.eus
Informazioa: Azokako bulegoan eta udalaren Zerbitzu Sailean.
010 (94 617 91 00)