(20 lagunetik gorako langiledunak)
Ikusteko:
- Aita Guria XVII. mendeko balearen arrantzari buruzko interpretazio zentroa.
Egiteko:
- Hegaluze itsasontziak ibilaldia.
- Hegaluze eta hegalabur kontserben dastatze gastronomikoa Zallo, La Gaviota eta Dalata kontserba lantegietan.
-Turismo Bulegoak eskaintzen duen bisita gidatua alde zaharretik, urritik apirilera, astearte, asteazken eta ostegunetan.
Alokatzeko aretoak:
- Alde zaharrean: Nestor Basterretxea aretoa, Kasinoa, Arrantzalearen Museoa, Aita Guria itsasontzia.
- Herrigunetik kanpo: Atxurra hotela eta Lur Deia nekazalturismo etxea.
Jateko:
- Bermeoko jatetxeak, asteburuko menuekin, bai alde zaharrean zein landa-auzoetan.
- Sasoiko arraina, aukerarik onena.
Lo egiteko:
- Bermeoko herrigune barruan: Txaraka hotela.
- Landa-auzoetan: Artiketxe, Kasa Barri, Lur Deia, Arrizurieta, Mañuko Benta nekazalturismo-etxeak eta Atxurra Landa-Hotela.
Erosteko:
- Arrain-kontserbak. Guztira, 8 lantegik egiten dute lan Bermeon kalitate ezin hobeko produktuekin.
- Oroigarriak eta souvenirrak: Geuzetxuek (delicatessen produktuak, bertoko arropa tipikoa,…)
Turismo bulegoa
Lamera z/g
48370 Bermeo
Tel 94 617 91 54
e-mail: turismoa@bermeo.eus