Gardentasuna
Gardentasunaren oinarria erakundearen jarduerari buruz informazio osoa, egiazkoa, eguneratua eta erabilgarria eskaintzea da, erakundearen zilegitasuna zein herritarren konfiantza areagotzeko xedearekin.
Bermeoko Udalak, Gardentasuneko, Informazio Publikoa eskuratzeko eta Gobernu Oneko 19 / 2013 Legeak aurreikusten duenetik harantzago, bere gardentasun maila Nazioarteko Gardentasun Erakundeak (ITA) finkatzen dituen adierazleak aintzat hartuz egituratu izan du, maila goreneko erakundeekiko, udal egoera hausnartu, eta garatzen, hobetzen, osatzen eta batez be herritarren eskari zein interesetara moldatzen joango den atari bat eskaintzeko
Azken urteetan hainbat arau onartu dira gardentasunaren inguruan:
Arau ugari hauek aztertzen eta horietan jasotako betekizunen hausnarketa egiten dabil Udala, helburu bikoitz batekin:
1.- Lege irizpide guztien betepena bermatu
2.- Herritarren oinetan jarrita, ataria moldatu eta modu errazean, herritarrek kontsultatu nahi dituzten datu zein informazio guztia herritarraren ikuspegitik aurkezteko.
Bermeoko Udala parte dan Q-EPEA (Bikaintasuna helburu duen Administrazio Publikoen Sarea), lan bikaina egiten ari da, araudiak, gomendioak, kudeaketa ereduak eta herritarren ikuspegia kontuan dituen egitura baten lorpenean. Egitura horren arabera lanean dabil Udala, hurrengo hileetan ataria moldatzen joan eta herritarren interes zein eskarietatik hurbil dagoen udal bat lortzera bidera.
Gardentasunaren ataria, udaleko jardunaz jabetzeko aukera eskaini eta herritarrentzako interesgarria edo garrantzitsua izan daitekeen informazio partekatzeko xedearekin sortzen da.
Erakundeari buruzko datuak, ordezkari politikoenak, aurrekontu eta finantza egoerari dagozkienak eskaini zein herritarrekiko hartu eman zein parte hartze moduak indartu nahi izan dira.