Albisteak

Albistea

Bermeoko 9 auzoetako alkateen izendapen ekitaldia domekan Almikan

Bermeoko bederatzi auzoetako auzo alkateen izendapen ekitaldia egin zen atzo, domekan, Almika auzoan lehenengo aldiz. Ekitaldi honetan Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek, udal korporazioak, auzo alkate izateari utzi diotenak eta auzo alkate berriak parte hartu zuten. Alkateak auzo alkate bakoitzari karguari dagokion makila eman dio ekitaldi honetan horrela auzo alkateen izendapena eginez. 

Honako hauek dira egindako izendapenak: Agirre auzoko alkatea Asier Elgezabal; Almika auzokoa Joseba Ugalde; Arane Gibelortzaga auzokoa Jon Ander Yerga; Artike auzokoa Gaizka Ruiz; Arronategi auzokoa Javier Bilbao; Demiku auzokoa Eneritz Baraiazarra; Mañu auzokoa Ixone Aiestaran; San Andres auzokoa Juan Francisco Gutierrez, eta San Migel auzokoa Patxi Erauzkin. 

Bidegurenek gogoratu duenez, auzo alkateak Bermeoko Udalaren eta auzoen arteko zubia dira eta euren auzoetako bizilagunak ordezkatzen dituzte. Horrela, zorionak eman dizkie auzo alkateei eta ardura hau hartzea bihotzez eskertu die. 

04 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0