Albisteak

Albistea

Adam Giles Levy kantautore britainarraren kontzertua Aita Guria baleontzian apirilaren 22an, barikuan

Orain dala hilabete batzuetatik hona Bilbon finkatuta dagoen Adam Giles folk garaikideko kantautore britainiarrak kontzertua eskainiko du datorren apirilaren 22an, barikuan, Bermeoko Aita Guria baleontzian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Berarekin batera, Yurena Nuño Arana biolontxelo-jotzailea eta Galder Uste Dut bateria-jolea izango dira Bermeon. Aipatzekoa da, Yurena Nuño Arana Bermeoko Musika Eskolako biolontxelo irakaslea dela urte askotan. 

Sarrerak jadanik salgai daude Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuan, GIZen, eta  Aita Guria baleontziaren dendan, 3 euroren truke. Baleontziaren edukiera edo aforoa mugatua da, beraz, sarrera kopurua be mugatua izango da. 

Adam Giles Levy izeneko ingeles bilbotar honek goitik beherako aldaketa ezagutu ditu hilabete gutxitan. Londresko La City auzoa utzi, zuzenbide mundua eta auziak albo batean aparkatu eta Bilbon abiatu du bere bizitzaren pasarte barri hau. Joan den urtean, Villa de Bilbao musika lehiaketako Pop-Rock abeslari onenaren saria lortu zuen. 

Urte hasikeran, Alex Gamblek Kanadan ekoiztutako ‘Unravelled’ izeneko hirugarren EPa kaleratu zuen Giles Levyk, arrakasta handiz. Berak konposatutako 4 kantuk eta Fink taldearen "Looking Too Closery" abestiaren bertsioak osotzen dute lan barri hori. Hitzak garrantzi berezia dute bere musikan, izan be, letrak idazten ditu lehenengo eta musika ondoren. Gai sozialeko kantuak konposatzen ditu batez be. 

06 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0