Albisteak

Albistea

Abangoardia eta tradizioa batzen dituen Mareak jaialdia martxan Bermeon

 

 

Joan den irailaren 22an hasi zen abangoardia eta tradizioa batzen dituen Mareak jaialdiaren bigarren edizioa Bermeon. Horrela, urriaren 15era arte Mareak jaialdiak hainbat arte-diziplinatako ekimenekin disfrutatzeko aukera eskainiko du Bermeon (kontzertuak, hitzaldiak, kontaketak eta proiekzioak…). 

Horrela, hurrengo ekimenak urriaren 11n, martitzenean, izango dira. Alde batetik, Edorta Jimenez idazle mundakarraren kresal gustuko itsasoko kondairak ‘Haizeari berbetan. Itzalak eta hegalak’ entzuteko aukera izango dugu 19:00etan Aita Guria baleontzian. Sarrera dohainik izango da. Egun berdinean, Beleza Malandra Ateneo Kulturalan 21:30ean Tau (Islandia/ Venezuela/ Berlín) taldearen kontzertua izango dugu. Kontzertu honetan buruaren bidaia batean murgilduko gara soinu psikodelikoekin. Sarrera 3 euro izango da. 

Urriaren 12an, eguaztenean, Nestor Basterretxea aretoan ‘Searching for the wrong eyed Jesus’ pelikula britainarra ikusteko aukera eskainiko du Mareak Jaialdiak 19:30ean. Sarrera doan izango da. 

Urriaren 13an, eguenean, euskal kulturan eta folklorean aditua den Juan Antonio Urbeltzek ‘Del carnaval a San Juan-simetría de la fiesta’ hitzaldia eskainiko du 19:00etan Arrantzaleen Museoan.  Urbeltzek aratusteaz hitz egingo du, euskal herritarren ikuspegitik, eta udako solstizioaren inguruko ospakizunekin duen harremana azalduko du. Sarrera doan izango da. 

Eguenean ere Nueva Yorkeko bi neska eta mutil batek osatutako Boy Toy taldearen kontzertua izango da Beleza Malandra Ateneo Kulturalan 21:00etan. Hauek, pop melodia bikainak tartekatuta garajeko R&R sortzen dute. Sarrera 3 euro izango da. 

Urriaren 14an, barikuan, Malmö Ziater-en film eszenikoa ikusteko aukera izango dugu Bermeoko Kafe Antzokian 21:00etan. Sarrera 6 euro izango da. 

Urriaren 15ean, zapatuan, 12:30ean Neonymus proiektu musikal bereziarekin disfrutatzeko aukera izango dugu Arrantzaleen Museoa bezalako eszenatoki paregabean. Neonymus proiektuak paleolitotik modernitatera bitarteko soinu paisaiak birsortzen dituzte eta ametsezko tokietara eramango du ikus-entzulea, emoziozko momentuak sortuz. Sarrera dohainik. 

Egun berdinean gaueko 22:00etan Jupiter Jon (Irun), Perlak (Zarautz) eta Petra (Donostia) taldeen kontzertuak izango ditugu Bermeoko Kafe Antzokian. Kontzertuen sarrera 5 euro izango da. 

Azkenez, Mareak jaialdiaren antolatzaileak diren Beleza Malandra Ateneo Kulturalak eta Bermeoko Udalak pertsona guztiak gonbidatu dituzte Mareak jaialdian parte hartzera, kulturarekin gozatzeko aukera paregabeak eskaintzen dituelako ekimen kultural ezberdinen bidez.

 

 

 

06 / 10 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0