Albisteak

Albistea

Ur matxura konpontzeko lanak 15:00ak inguru bukatuko direla eta ura edangarria dela esan dio BUPk Udalari

 

Ur matxura bat egon da Askatasun Bidea kaleko 35 zenbakiko sarean, eta momentu honetan konponketa lanak egiten ari da Busturialdeko Ur Patzuergoa (BUP). BUPk Bermeoko Udalari adierazi dioenez, lan horiek hirurak inguruan bukatuko dituzte eta ura edangarria da. 

Konponketa lan horiek direla eta,  etxe batzuetan ura ebaki da; eta, beste batzuetan urak lohi irten ahal du, baina behin lohi hori kenduta, ez dagoela ura edateko arazorik esan du Busturialdeko Ur Patzuergoak. 

09 / 11 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0