Albisteak

Albistea

'Errepide bidez salgaiak eta bidaiariak garraiatzea: GGA/CAP iraunkorra' ikastaroa Bermeon

 

 

 

Bermeoaldeko Behargintzak lagunduta, Bermeon ekainaren 19tik 27ra ‘Errepide bidez salgaiak eta bidaiariak garraiatzea: GGA/CAP iraunkorra’ ikastaroa eskainiko da Sollube autoeskolan.

Ikastaro horretan parte hartzeko bete beharreko baldintzak honako hauek dira: D1 edo D gidabaimena 2008ko irailaren 11 baino lehen aterata edukitzea, edo C1 edo C 2009ko irailaren 11 baino lehen aterata edukitzea; bestela, hasierako GGA (CAP) eginda edukitzea.

Ildo berean, honako baldintza hauek kontuak hartuak izango dira: Busturialdean erroldatua egotea, lan-esperientzia errepide bidez salgaiak eta bidaiariak garraiatzen (gutxienez 6 hilabete) eta Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuan, izena emanda izatea.

Ikastaroaren iraupena 35 ordukoa izango da ekainaren 19tik 27ra, astelehenetik barikura 17:00etatik 22:15era, hain zuzen ere. Interesatuek ekainaren 9ko eguerdiko 12:00ak baino lehenago baino lehenago izena eman behar dute Behargintzan (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1. / Tel: 94 617 91 90 ). Informazio gehiago nahi duten pertsonek Behargintzan eskuratu ahal izango dute.

 

 

06 / 06 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0