Albisteak

Albistea

Bermeoko Euskaraldiak Kabidxen izango duen gunearen aurkezpena abuztuaren 31n

 

 

Bermeoko Euskaraldiak gunea izango du Kabidxen abuztuaren 31tik aurrera eta horren berri herritarrei emateko, egun horretan, abuztuaren 31n, barikuan, arratsaldeko 19:00etan, aurkezpen ekitaldia antolatu dugu. Jai giroa izango da nagusi ekimen horretan eta bertan izango dira Belarriprest eta Ahobizi panpinak. Horrez gain, photocalla egongo da argazkiak ateratzeko eta bertso saioarekin eta Zartada taldearen musikarekin gozatzeko aukera izango dugu bertaratzen garen guztiok.   

Ildo berean, Euskaraldiko kamisetak, zapidxek, boltsakā€¦ erosteko aukera izango dugu. Horregatik, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu gurekin batera Euskaraldiaren gunearen aurkezpenean ondo pasatzera. 

Orain arte Kultur etxetik lanean izan bagara ere, herritarrengandik hurreago egoteko asmoarekin mugituko gara bertara. Irailetik aurrera, herritarrok Euskaraldian parte hartzeko izena emateko, ekimenaren inguruko informazioa jaso eta zalantzak argitu ahal izateko Kabidxen egongo gara.  Gogoratu Euskaraldia 11 egunez biziko dugula, Azaroaren 23tik Abenduaren 3ra Euskal Herriko hainbat herritan eta Bermeo parte izango da. Han itxaroten zaituztegu! 

 

 

 

13 / 08 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0