Albisteak

Albistea

'Inondik inora' umeentzako antzerkia ikusgai urtarrilaren 18an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Benetan be konpainiaren eskutik, ‘Inondik inora’ umeentzako antzerkia egongo da ikusgai barikuan, urtarrilaren 18an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, 18:00etan. Antzezlan hau lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago.

Antzezlan honetan postari batek honakoak esaten digu “oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar”. “Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez”.

Inondik inora umeentzako antzezlanak umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, eta euskara eta ingelesa uztartuz, jakin-mina eta desobedientzia sustatzen ditu, eta bere aktoreak Patricia Urrutia, Aiora Sedano eta Jon Zumelaga dira. 

Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, www.kutxabank.es webgunean eta BBKren zerbitzu anitzetarako kutxazainetan. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 17:30etik aurrera, sarrerak gelditzen badira.

14 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0