Albisteak

Albistea

Bermeoko Arrain Azoaren XXIII. Hegaluze sarirako proposamenak aurkezteko epea irekita maiatzaren 5era arte

 

Bermeoko Arrain Azokaren barne, urtero bezala, bermeotarrontzat oso garrantzitsua den Hegaluze Saria emango da; izan ere, sari honekin ekintza puntual edo jarraipen profesional bat saritzen da, Bermeoren izena zabaldu eta goratu duenari edo herriaren alde lan egin duenari, hain zuzen ere. Horrela, maiatzaren 5era arte XXIII. Hegaluze sarirako proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da.

Itsuki irratiak Arrain Azoka Elkartearen babesarekin antolatzen duen sari hau pertsona, erakunde, elkarte, entitate edota proiektu bati ematen zaio, eta arlo guztietako ekintza motak saritu daitezke (kirola, enpresa, kultura, gizartea, ekonomia…). Irabazlea epaimahai baten bidez aukeratzen da, eta saria maiatzaren 17an, barikuan, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian emango da.

Proposamenak egin nahi dutenek orri baten aukeratuaren datuak eta zergatik aukeratu duten azaldu behar dute. Horiek aurkezteko hainbat bide egongo dira: hegaluze@itsuki-irratia.net edota turismoa@bermeo.eus helbide elektronikoetara, Itsuki Irratiko egoitzara (‘Hegaluze saria’, 120 p.k.- 48370 Bermeo) bidali edo Bermeoko Udal Turismo Bulegoan aurkeztu.

2018ko edizioan Bermeoko atun-ontzi izozkailuen enpresek jaso zuten Hegaluze saria, 2017an Eleizalde Ikastolak, 2016an ‘Frai Albertok’, 2015ean Serrats kontserberak, 2014an Juan Antonio Apraiz ‘Coyote’k eta 2013an Bermeoko Herri Babesak. Bermeoko eta Izaro Abesbatzak (2012), Bermeoko Santa Veracruz Kofradiak (2011), Jabi Elortegik (2010), Bingen Fernandezek (2009) eta Ilaski Serranok (2008) ere jaso dute Hegaluze Saria.

Bermeoko Arrain Azoka elkarteak herritarrak euren proposamenak bidaltzera animatu ditu, “guztion artean Arrain azoka egiteko”. Aurten Bermeoko Arrain Azoka maiatzaren 17, 18 eta 19an egingo da eta gure produktu eta kulturaren erakusleiho aparta izango da.

26 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0