Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak eta Gurutze Gorriak lankidetza hitzarmena sinatu dute, udalerrian arreta, osasun eta gizarte zerbitzuak emateko

Akordioak, adinekoei, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei eta familiei, boluntarioei eta prebentzio eta larrialdi zerbitzuei zuzendutako jarduerak eta programak gauzatzeko aukera emango du.

Udalak 20.000 € emango dizkio giza laguntza elkarteari, aipatutako programak eta jarduerak udalerrian egin ahal izateko.

Bermeon, 2019ko abuztuaren 7an.- Bermeoko Udalak eta Gurutze Gorriak lankidetza hitzarmena sinatu dute, udalerrian arreta, osasun eta gizarte zerbitzuak emateko. Bermeoko Udalaren helburu nagusietakoa da bermeotarren bizitza kalitatea hobetzea, eta lankidetza hitzarmen hau hori lortzeko pauso garrantzitsua da. Horri dagokionez, beharrezkoa da herriko hainbat eragilerekin batera programak egitea, herritarren bizitza kalitate ona bermatzeko.

Arreta berezia eskainiko zaie baztertzeko arriskuan dauden eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei. Premisa horretan oinarrituta, adinekoei eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei eta familiei zuzendutako jarduerak eta programak egingo dira. Horrez gain, Gurutze Gorriak prebentzio zerbitzuak egingo ditu eta osasun arreta eskainiko du larrialdi egoeretan.

Udalerriko adinekoen autonomia sustatzeko, euren ohiko ingurunean jarraitzeko eta bizitza kalitatea hobetzeko xedez, Gurutze Gorriak tokiko gertutasun programa jarriko du martxan, telefono deien eta boluntarioen bisiten bitartez.

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen eta familien beharrei erantzuteko, Bermeoko Udalak eta Gurutze Gorriak energia pobreziarekin, elikagaien eta higiene loteen eta umeentzako produktuen banaketarekin erlazionatutako kanpainetan arituko dira elkarlanean, urtean zehar, garai jakin batzuetan, egingo diren kanpaina puntualen bidez (eskolako materiala; gosariak eta askariak; eta jostailuak).

Halaber, Gurutze Gorria Bermeoko Udalarekin lankidetzan arituko da, prebentzio zerbitzuak eta larrialdi egoeretan osasun arreta eskainiz, lurrean zein itsasoan, haren esku jarriz bere azpiegitura, baliabide materialak eta profesionalak eta, garrantitsuena, giza elementua: bere boluntarioak.

Aipatutako programak eta jarduerak aurrera eraman ahal izateko, Bermeoko Udalak 20.000€ emango dizkio Gurutze Gorriari.

Gaur goizean egin den akordioaren sinadura ekitaldian Aritz Abaroa Bermeoko alkateak eta Josu Perón Bermeoko Gurutze Gorriaren presidenteak hartu dute parte.

Informazio gehiagorako: 

Bermeoko Udaleko Komunikazioa:

Peru Salaburu. 639 90 27 71 salaburu@biokcomunicacion.com

Bizkaiko Gurutze Gorriko Komunikazioa:

Elena Guerra. Tel 617 22 04 76 elena@donacasilda.com

07 / 08 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0