Albisteak

Albistea

Asteburu honetan ospatuko da Bermeon II. Galerna Zine Festibala

Azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean, ekimen honek belaren mundua hurbilduko die herritarrei

Bermeon, 2019ko azaroaren 27an.- Belaren mundua herritarrei hurbiltzeko helburuarekin, Galerna Zine Festibal ekimena izango dugu bigarren aldiz Bermeon, azaroaren 29tik abenduaren 1era. Galerna taldeak, Bermeoko Udalaren, Serrats kontserba enpresaren, Talleres Gaztetxuren, Euskadiko Kirol Portuaren eta BermeoPrint enpresaren laguntzarekin antolatu du festibala. Ekimen guztietara sarrera dohainik izango da.

Iazkoak izandako arrakasta kontutan hartuta (aretoa bete-beteta egon zen proiekzio gehienetan), Galerna taldeak festibala bigarren urtez egitea erabaki du. Gainera, bidelagun berria izango du edizio honetan: Sail In Festival, hain zuzen ere. Izan ere, bien artean antolatuko dituzte lehenbiziko eguneko (azaroak 29) ekimenak.

‘Maiden’ (Alex Holmes, 2018) filma izango da ikusgai Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan egun horretan 18:30ean. Lan honek, Tracy Edwards 24 urteko itsasontzietako sukaldariaren istorioa kontatzen du. 1989ko Whitbread World Race lasterketan parte hartu zuen emakumez bakarrik osatutako lehen taldearen liderra izan zen. Gainera, ostiralean bertan, goizeko 11tan, Sail In Festival-ekin batera, gazteei zuzendutako tailerra egingo da. Tailerrak, itsasoa, plastikoa eta ekonomia zirkularra izango ditu hizpide.

Azaroaren 30ean, ‘Elcano y Magallanes, la primera vuelta al mundo’ filma proiektatuko da Bermeoko Kofradi Zaharrean 18:30ean. Ondoren, ‘Pakea ezpedizio Antartikoa’ hitzaldi eta dokumentala izango ditugu Kofradian bertan. Hitzaldia Unai Basurkok eskainiko du. Eguna amaitzeko, Thomas Simmons-en ‘Coyote’ filma izango dugu ikusgai.

Abenduaren 1ean, berriz, goizeko 11etatik aurrera, Fernando Nuñez-ek ‘Master class’ bat eskainiko du eta, ondoren, ‘Vanishing sail’ filma proiektatuko da. Bi ekimenak Kofradi Zaharrean egingo dira.

28 / 11 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0