Albisteak

Albistea

Bermeoko udal liburutegiak ‘Maileguak eta itzulketak etxean’ zerbitzua abiarazi du

Liburuen eta filmen banaketa ostiralean egingo da eta, itzulketak, berriz, asteazkenean egingo dira

Bermeon, 2020ko maiatzaren 25ean.- Bermeoko udal liburutegiak ‘Maileguak eta itzulketak etxean’ zerbitzua martxan jarri du gaur. Izan ere, gaur egun bizi dugun egoera dela eta, herriko liburutegia itxita dago. Hala ere, liburutegiak zerbitzu berria abiarazi du, bertako liburu eta filmak etxeetara bidaltzeko eta erabiltzaileen eskura jartzeko. Liburu eta filmen bilketa ere etxeetan egitea ahalbidetuko du ekimen honek. Beraz, gaurtik aurrera, liburutegiaren erabiltzaileek eskariak egin ahal izango dituzte.

Eskaerak astelehenetik ostegunera bitartean egin ahal izango dira, 9:00etatik 14:00etara. Horretarako, telefonoz (946179151) deitu edo posta elektronikoa  (<u>liburutegia@bermeo.eus</u>) bidali beharko da. Esan bezala, liburuak zein filmak hartu ahal izango dituzte maileguan herritarrek. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean begiratu eta izenburu zehatzak eskatu daitezke, baina eskatutako edukiak Bermeoko Udal Liburutegian erabilgarri egon beharko dira, liburutegi arteko mailegurik ezin baita egin. Bestalde, erreserbak ezin izango dira egin. Liburuen banaketa ostiralean egingo da eta, itzulketak, berriz, asteazkenean egingo dira.

Programa honen helburu nagusia da liburutegian dagoen materiala herritarren eskura jartzea, irakurketa bultzatuz eta filmak modu errazean eskuragarri jarriz.

25 / 05 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0