Albisteak

Albistea

‘Etxeko bentanatik Bermiori kikuke!’ marrazki txapelketaren erakusketa martxan da

-Guztira, 6 kategorietako 44 lan egongo dira ikusgai herriko zenbait dendetan

Bermeon, 2020ko urriaren  14an.- Bermeoko Udalak, Berton Merkatari Elkartearen eta Benito Barrueta Arte Elkartearen laguntzarekin batera, adin tarte ezberdinei zuzendutako marrazki txapelketa abiarazi zuen COVID-19ak ekarri zuen konfinamendu garaian. Helburua zen itxiera garai hura modu entretenigarriago batean pasatzea eta sormena lantzea. Bada, ‘Etxeko bentanatik Bermiori kikuke!’ marrazki txapelketan parte hartu zuten herritarrei euren lanak gordetzeko eskatu eta horiekin erakusketa handi bat antolatu da herrian zehar egunotan.

Margolan hauek herriko zenbait dendetan jarri dira eta herritarrak egun hauetan zehar euren erakusleihoetan ikusi ahal izango dituzte. Honenbestez, 6 kategorietako 44 lan egongo dira ikusgai egunotan honako dendetan (egileen izenik ez da zehaztu Datuen Babeserako Legea dela eta):

-Mundo Móvil

-Keramika Urresti

-Expert Goikoetxea

-Intxare

-Señe

-Decoraciones Rafa

-Bermeo Optika

-Expert Toja

-Beibi

-Ortoiturri

-Kilima

-Marian Lentzeria

-Mihisedende Maria Artea

-Zaindu

-Lanas Kontxi

 

Antolatzaileek herritarrak erakusketa ikustera gonbidatu nahi dituzte eta, bide batez, herriko saltokietan erosketak egitera.

14 / 10 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0